Bihar, 19:00etan, kontzentrazioa egingo dute erasoa salatzeko
Bart emakume bat erasotu zuten Zumarragako jaietako txosna gunean. Itaiak jaietarako prestatutako protokoloa abiarazi zuten eta txosna gunea itxi zuten. Bihar (asteartea) kontzentrazioa egingo dute txosna gunean erasoa salatzeko. Elkarretaratzea 19:00etan izango da.