![](https://www.otamotz.eus/site/files/2022/07/txiribiri_tailagile_elkart.jpg)
Txiribiri elkarteak taila erakustaldia egingo du larunbatean Belaustegi plazan (udal euskaltegiaren plaza). Txiribiriko kideek nola lan egiten duten erakutsiko dute, 10:30etik 14:00etara. Nahi duten guztiek taila mundua ezagutzeko aukera edukiko dute. Txiribiri elkarteak Urretxuko eta Zumarragako udalen laguntzarekin antolatu du ekitaldi hau.