Egun osoan zehar puzgarriak egongo dira, eguerdian paella errazioak banatuko dira bezeroen artean eta arratsaldean Txan Magoak ikuskizuna egingo du
Bi-Tartean merkatari elkarteak Merkealdia Kalera egitasmoa aurkeztu du gaur eguerdian. Datorren asteazkenean egingo dute, 10:00etatik 20:00etara (eguerdian ez da itxiko), Zelai Arizti pilotalekuko karpan. Hainbat merkatarik denda kanpoan egingo dute. Euria iragarriko balitz, uztailaren 20an egingo litzateke.
12 merkatari egongo dira Zelai Ariztiko karpan eta beste 17 merkatarik denda aurrera aterako dituzte euren dendetako gaiak. Guztira 27 izango dira parte hartzaileak. Karpan, Alex Kirolak, Naif, Kuxkux, Ezpeleta argidenda, Marai&NKN, Bidegorri, Titare, Stylo Gorane Dominguez, Aitxu, Kuttun eta Beloki, Opticalia Urretxu egongo dira.
Produktuak denda aurrera aterako dituztenak, berriz, ATA harategia, Julita mertzeria, Mari mertzeria, Baby, Urdangarin burdindegia, Otxaran, Santa Cruz margoak, Natalietta, Oskarbi, Mentxu y Yone, Arku, Doss, Amane, AM mertzeria, La Perla Etxea, Xarmanki eta Aitxu izango dira.
Merkealdia Kalera egitasmoan parte hartuko duten merkatariek txartelak banatuko dituzte goizean zehar 20 euroko gastua egiten duten bezeroen artean. Eguerdian paella errazioak banatuko dituzte txartelen truke.
Gainera, egun osoan zehar ekitaldiak egongo dira Zelai Arizti parkean: musika entzungo da megafonia bidez egun guztian zehar, haurrentzako puzgarriak egongo dira 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara eta 19:00etan Txan Magoaren ikuskizuna egongo da.