Urretxu eta Zumarragako udalek Lore Sariketako sariak banatu dituzte gaur eguerdian Urretxuko udaletxean. Ekitaldian Itziar Agirre Urretxuko zinegotziak, Nerea Errasti Zumarragako zinegotziak eta Joseba Segurola Elai lorezaintza enpresako teknikariak parte hartu dute. Enpresa honek lorezaintza lanak egiten ditu Urretxuko Udalarentzat.
16 sari banatu dituzte: hamar herrigunean bizi direnen artean eta sei baserritarren artean. Saritu bakoitzak 50 euro, diploma eta landare bana jaso du.
Urretxuri dagokionez, herriguneko sarituak Karmele Iraeta-Lander Zurdo (Ipeñarrieta 2, 9.-D), Ana Velasco eta Fernando Fernandez (Ipeñarrieta 24, 2.B), Mila Etxaniz (Labeaga, 39, 6.D), Ana Maria Abad Menaza (Labeaga 39, 6.E) eta Miren Labarza-Jose Etxeberria (Labeaga 72, 3.B).
Urretxuko baserritarrei dagokienez, sarituak Maria Isabel Lizarazu (Beain), Mila Aranburu (Beain) eta Nekane Egia (Larrea) izan dira.
Zumarragan ere zortzi bizilagun saritu dituzte. Kalean bizi diren zumarragarrei dagokienez, sarituak Maria Victoria Aranguren Aranzabal (Izazpi 14, 1.D), Rosarito Mendizabal Gisasola (Soraluze 10, 2.), Miren Castillo Juaristi (Euskadi plaza 8, 2.), Maria Isabel Zabalo Ormazabal (Etxeberri auzoa 8, 1.D) eta Maria Antonia Corrales Martin (Iparragirre 7, 4.) izan dira.
Bukatzeko, Zumarragan saritu dituzten baserritarrak Irati Aizpurua Salegi (Sagaspe), Arkaitz Goitia Jauregi (Aitzaga) eta Lurdes Etxaniz Aranburu-Fermin Goenaga Epelde (Landaburu) dira.