Zumarragako Udalak kaleko arte eszeniko emanaldiak antolatu ditu uztailerako. Bi emanaldi egongo dira, hain zuzen ere. Ostiral honetan Turukutupa antzerki konpainiak Reziklantes lana antzeztuko du. Hilaren 22an, berriz, Xabi Larreak Up! lana eskainiko du. Zumarragako Udalak antolatutako bi ikuskizun hauek Zelai Arizti pilotalekuko karpan izango dira, 20:00etan.