Aspace elkarteak 50 urte bete ditu eta erakusketa prestatu dute urteurrena ospatzeko. Datozen egunetan, uztailaren 27a arte, Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan egongo da. Bertan, Aspacek egiten duen lana ikusi ahal da.
Inaugurazio ekitaldia gaur goizean izan da. Ekitaldian, Elisa Carmona Aspace Gipuzkoako lehendakariak, Lurdes Etxaniz Goierri ordezkari eta erabiltzaile baten amak, Miguel Angel Gomez erabiltzaileak eta Maialen Fidalgo zinegotziak hartu dute hitza.
Guztiak Aspaceren eskarpena txalotu dute. Aspacek garun paralisia duten pertsonekin eta beraien senitartekoekin lan egiten du. Urretxuko egoitza 1978an ireki zuen, San Martin auzoan. Egun Labeaga kalean dago. Aurki, 2023ko amaieran edo 2024ko hasieran, zentro integrala irekiko du pasiotarrena zen eraikinean. Bertan, 36 lagunei zerbitzu emango zaie: 22ri eguneko zentroan eta 14ri apartamentuetan.