Urteroko moduan, Urretxuko Udalak lehiaketa antolatu du Santa Anastasia jaietako egitarauko azala aukeratzeko. Lehiaketa Nerea Murillo Telleria 21 urteko urretxuarrak irabazi du.
10 lan aurkeztu dira lehiaketara eta guztiak kultur etxean ikusgai daude.
Murillok Diseinu Industriala ikasi du Arrasaten (aurten bukatu du) eta beti gustatu zaio marraztea. Dagoeneko hiru aldiz parte hartu du lehiaketa honetan eta ilusio handia egin dio irabazteak. Gainera, festak oso gustuko ditu eta karroza desfilean parte hartzen du. Bere kuadrillak bi aldiz irabazi du karroza onenari saria: 2017an Gernika karrozarekin eta 2019an (pandemia aurreko azken festak) Notre Dame karrozarekin. Lehiaketako sari banaketa gaur izan da eta ekitaldian, Maialen Fidalgo zinegotziarekin batera, Murilloren kuadrillakoek parte hartu dute.
Horra hor sari banaketako argazkiak eta lehiaketara aurkeztu diren lanenak.