Iberdrolaren matxura bat dela eta, Urretxuko Udalak igerilekuetako putzuak itxi behar izan ditu. Izan ere, makinek ezin dute ura garbitu. Udalak arazoa lehenbailehen konpontzea espero du. Konpondu bezain laster, irekieraren berri emango du sare sozialean bitartez. Matxurak ez die ur-txorroei eragin eta horiek martxan daude. Putzuak itxita daude, baina igerilekua zabalik dago (argazkia artxibokoa da).