Bi-Tartean merkatari elkarteak asteburu osoko lau egonaldi zozkatu ditu ekainean Urretxu-Zumarraga txartelarekin gutxienez 20 euroko erosketak ordaindu dituztenen artean.
Maria Inmaculada Sierrak Brinkolako Bergaretxe Geltokian egonaldia irabazi du Jannett urdaitegian egindako erosketari esker, Eva Mauleon Zubillagak Bergaretxen egonaldia irabazi du Apaolaza bitxitegian egindako erosketari esker, Miren Karmele Tirapu Arizkorretak Zumarragako Agiña auzoko Martiamuno landetxean egonaldia irabazi du Stylo arropa-denda eta ile-apaindegian egindako erosketari esker eta Elixabete Perez Bastarrikak Martiamunon egonaldia irabazi du Alex Kirolak dendan egindako erosketari esker.
Egonaldi bakoitza lau pertsonentzako izango da. Goierri garaiko baliabide turistikoetarako sarrerak ere oparituko dizkiete. Egonaldiak udazkenean izango dira.
Egitasmo honen helburua herritarrek erosketak eta aisialdia bertan egitea da.
Bi-Tarteanek Goierri garaiko erakunde, enpresa eta elkarteekin harremana estutzeko asmoa du. Egitasmo hau turismo arduradunekin antolatu du eta bi udalen, Rural Kutxaren, jaurlaritzaren eta Segura Irratiaren laguntza ere izan du.