Atzo (igandea) Getaria-Zarautz itsas zeharkaldiaren 50. edizioa egin zen. Parte hartzaileen artean, Urretxu eta Zumarragako igerilari asko egon ziren. Horietako 25 inguruk Zumarragako igerilekuko teknifikazio saioetan parte hartu dute ikasturtean zehar. Igandeko probak ikasturteari amaiera emateko eta eta oporraldia hasteko balio izan zuen. Teknifikazio probetan parte hartu duten igerilariak gustura azaldu dira lortutako emaitzekin. Igeriketa probaren ondoren, elkarrekin bazkaldu zuten.