Urretxuko Lurra dantza taldeak bideo bat prestatu du Herriarteko 33. Folklore Jaialdia iragartzeko. Aurtengo jaialdia irailaren 10ean izango da, Gernikako Arbola plazan. Goizean, 10:00etatik 14:00etara, folklore azoka egingo dute. 13:00etan munduko dantzen ikastaroa egongo da. Arratsaldean, 18:30etik aurrera, jaialdia egingo dute. Bost taldek parte hartuko dute: Argentinako Bonzibailak, A Coruñako Esteiro herriko Xeiturak, Costa Ricako Costa Rica taldeak, Oñatiko Oñatzek eta Lurrak. Gainera, folklore jaialdiko argazki lehiaketa egingo dute.
Argazkia: Guillermo Murciego