4x100 estiloetan, berriz, zilarrezko domina lortu du
Nahia Garrido igerilari urretxuarrak bigarren urrezko domina lortu du Europako Gaztediaren Jaialdi Olinpikoan, bizkar igeriketako 100 metroko proban. Gainera, bere adinekoen Espainiako marka eta Euskadiko marka absolutua hautsi ditu (1:02.27). Lehenengo domina asteartean lortu zuen, bizkar igeriketako 200 metroko proban. Gainera, gaur arratsaldean 4×100 estiloak probako finalean ere parte hartu du eta zilarrezko domina lortu du. Bere azken proba izan da. Horrenbestez, urrezko bi domina eta zilarrezko bat lortu ditu.
Europako Gaztediaren Jaialdi Olinpikoa Eslovakiako Banska Bystrica hirian egiten ari dira. 14 eta 18 urte arteko Europako kirolari onenak parte hartzen ari dira. Espainiako Igeriketa Federazioak 16 igerilari deitu ditu eta euskal herritar bakarra urretxuarra da.