Mikel Lizarralde medium urretxuarrak Diario de un medium liburua argitaratu du. Bertan, bere esperientzien berri ematen du. Haurra zela, Lizarraldek “izpirituak ikusteko eta sentitzeko eta etorkizuna iragartzeko ahalmena” zuela konturatu zen. 2003an Montrealera joan zen, formazioa jasotzera. Egun, munduko medium ezagunenetakoa da. Psikologia ikasi zuen eta Donostiako Izarpe zentroko zuzendaria da. Egunotan, Donostiako Miramar jauregian egiten ari diren esoterismo jardunaldian parte hartzen ari da.