Abuztuaren 19an irekiko dute Motz Taberna oporren ondoren eta irailaren 24rako antolatu duten bertso-askarirako izen ematea irekiko da egun horretan bertan.
Urretxuko Motz tabernak iragarri duenaren arabera, irailaren 24ean Bertso-askaria egingo dute Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera 6€ izango da eta izena emateko epea abuztuaren 19an irekiko da, taberana berriro irekiko den egunean, oporraldiaren ondoren.
Tabernariak sare sozialetan adierazi duenez, Unai Iturriaga eta Igor Elortza etorri izan direnean saio epikoak izan dituzte, beraz, oporren bueltarako bikaina iruditu zaie, herriko bertsozaleak berriro elkartzeko. Horrez gain, oporretan ere burua lanean izango duela dio, beraz, ea zer datorkien urretxuarrei.