Esan, Euskal Polizien sindikatuak kontzentrazioa egin du gaur eguerdian Zumarragan, Ertzaintzako errefortzu eta lan-karga kopurua salatzeko.
Esan sindikatuak, Euskal Poliziaren sindikatuak, kontzentrazioa egin du gaur eguerdian, 13:00etan, Zumarragan. Ertzaintzako zuzendari den Victoria Landari zuzendu zaizkio Ertzainak, Trafikoko Unitateekiko duen planifikazio eta antolaketa faltagatik eta kontziliazio familiarraren eta egunerokotasuneko gabezien inguruko baldintzengatik. Horregatik, hori guztia aldatzeko, egoeraren aurrean konponbideak eskatu dizkiete zuzendari andereari kontzentrazioan egon diren Ertzainek, “Aski da. Konponbidea” lemapean.