Aritz Kortabarria zumarragarrak ere pertsonaia nagusietako baten rola beteko du
EITB euskarazko fikzio berri bat ari da prestatzen eta protagonista nagusietako bat Jon Plazaola aktore urretxuarra izango da. Aritz Kortabarria aktore zumarragarrak ere lan egingo du.
Gaur hasi dira telesaila grabatzen. Surf eskola batean girotuta, Jon Plazaola, Nerea Mazo, Itziar Atienza, Jon Mendia eta Nerea Garmendia aktoreak dira protagonistetako batzuk.
Ebak (Nerea Mazo) 17 urte ditu eta Mexikon bizi da. Ama hildakoan, baina, Euskadiko kostaldeko herri batera joan beharko da bizitzera, ezagutzen ez duen Mikel (Jon Plazaola) aitarekin. Surf txapeldun ohia da Mikel, eta egun surf eskola bat dauka. Elkarren artean ezberdinak izan arren, bata bestearekin moldatzen ikasi beharko dute. Kortabarria, berriz, Urko izeneko surflaria da: Mikelen (Plazaolaren) seme pontekoa.
K2000 (The Mediapro Studio) ekoiztetxeak sortu du fikzio berria, eta Antonio Diaz Huerta da zuzendaria. Besteak beste, Estoy Vivo (RTVE), Noche de chicas (Disney+) eta El Internado (Antena 3) telesailak eta Gallo dokumentala zuzendu ditu aurretik.
Lan berriak zortzi atal izango ditu, eta 2023an estreinatuko da.
Telesailari buruzko bideoa ikusteko, sakatu hemen.