Urola denboraldi hasierako ekitaldia ospatzen ari da gaur. Goizean Zumarraga-Urretxu lagunarteko futbol txapelketako lehen patida jokatu da Argixao futbol zelaian. Ohorezko Mailako neskek 0 eta 2 taldu dute Zumaiakoren aurka. Eguerdian, Antioko Ama Birjinari loreak eskaini dizkiote. Ekitaldian, zuzendaritzako kideek, entrenatzaileek eta nesken eta mutilen lehen taldeek parte hartu dute. Baita Mikel Serrano alkateak ere. Guztiek osasuna eskatu diote Antioko Ama Birjinari. Bukatzeko, 16:30ean Urolaren eta Ilintxaren Ohorezko Mailako mutilek indarrak neurtuko dituzte.