Realak 20 urte azpikoen munduko txapelketa irabazi duten Realeko jokalariak omendu zituen larunbatean, Realaren eta Atletico de Madrilen arteko partida hasi aurretik. Bi taldeetako jokalariek pasilloa egin zieten. Omenduen artean Elene Lete zumarragarra zegoen. Lete munduko txapelketan parte hartzekoa zen, baina lesio bat izan zuen.