![](https://www.otamotz.eus/site/files/2022/09/4726381b-9b34-4c66-8e62-a82dbe8d8e50_16-9-aspect-ratio_default_0.jpg)
Xabier Zaldua euskal pentatloi txapelketako finalera sailkatu zen larunbatean. Denbora onenarekin, gainera. Sei finalista Xabier Zaldua (12:12), Andoni Iruretagoiena (Izeta VI) (12:22), Julen Gabirondo (13:21), Jokin Urretabizkaia (Basozabal) (13:31), Aitzol Atutxa (13:22) eta Ioritz Gisasola (13:27) izango dira. Finala hilaren 24an jokatuko da, Azpeitiko zezen plazan.
Argazkia: Arnaitz Rubio/NdG