Urretxu eta Zumarragako pentsiodunek kontzentrazioa egin dute gaur Areizaga-Kalebarren plazan, astelehenero bezala. 100 lagun inguru elkartu dira. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, IKParen araberako igoera eta osasun eta zaintza zerbitzu publiko eta kalitatezkoak eskatu dituzte. Datorren astelehenean ez da kontzentraziorik egingo, Urretxuko jaiak direla eta. Hurrengo ekitaldia hilaren 26an izango da: 11.30ean elkartuko dira eta banketxeen bulegoetara joango dira, protesta egitera.