Antxiñe Mendizabal idazle zumarragarrak Odolekoak nobelaren gaztelerazko bertsioa argitaratu du, Consonni argitaletxearekin. Liburuaren izenburua Vínculos da eta itzulpena Bego Montorio Uribarrenek egin du. Gaur heldu da liburudendetara.
Nobelak Iruñeko familia baten historia du, hiru belaunalditan zehar, 1941ean hasi eta oraintsu arte, hiru emakumeren bitartez: Matilde, Teresa eta Amaia. Unean uneko modak, gertakariak eta bizimoduak pasatzen dira ispilu ibiltari baten aurretik. Gizartearen tenkak, borrokak eta aldaketak ageri dira. Historia handiaren gainetik, ordea, hainbat jenderen istorioak kontatzen dira: Echalucetarrenak. Baina, batez ere, ama-alaba harremanei buruzko kontakizun sakon, gogor eta hunkigarria da.