Urteroko moduan, Urretxuko jaietako astelehenean kantu afaria egingo dute. 21:30ean izango da, Gernikako Arbola plazan. Urtero artista bat gonbidatzen dute eta aurten Andoni Ollokiegi gaztea gonbidatu dute. Ollokiegi oso ezagun egin da denbora gutxian. Gitarra-joleentzat antolatutako hainbat lehiaketa irabazi ditu, Euskadi Gaztea eta ETB1en jo du eta azkenaldian kontzertu asko egin ditu.
Kantu afaria 1994an antolatu zen lehenengoz eta ordutik hamaika artista gonbidatu dituzte: Amaia Zubiria, Niko Etxart, Erramun Martikorena, Txomin Artola, Antton Valverde, Pantxoa eta Peio, Fermin Valencia…
Andoni Ollokiegik Donostiako Karmengo jaietan egindako kontzertuko bideoa ikusteko, sakatu hemen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide