Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak oinezko ibilaldi osasungarriak antolatu ditu. Herritar guztientzako jarduera da. Paseoak asteazkenetan eta ostiraletan izango dira: asteazkenetan 16:30ean eta ostiraletan 10:00etan. Elkarteak Zumarragan duen egoitzatik abiatuko dira (Iparragirre hiribidea, 1). Lehen irteera ostiral honetan izango da.
Ibilbideak 5 kilometro ingurukoak izango dira eta ordu eta erdiko iraupena izango dute. Helburua bizimodu osasungarria sustatzea da, minbizia bezalako gaixotasunak izateko arriskua murrizteko.
Nahi duten guztiek parte hartu dezakete. Ibiltzeak malgutasuna eta sasoi fisikoa hobetzen laguntzen du. Gainera, taldean ariketa fisikoa egitea askoz ere motibagarriagoa da.
Parte hartu nahi dutenek 943 745 77 22 telefono zenbakira deitu behar dute izena emateko. Horretaz gain, Contraelcancer. es/ibilaldiak webgunera jo dezakete edo gipuzkoa@contraelcancer helbide elektronikora idatzi.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak erretzeari uzteko saioak ere antolatu ditu. Tabakismoan aditua den psikologo batek gidatuko ditu. Zortzi asteko doako terapia horrek %60ko arrakasta tasa du.
Terapia online edo presentziala jasotzeko aukera dago. Zerbitzua ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, aldez aurretik elkarrizketa bat egingo da erretzeari uzteko modurik onena baloratzeko.
Pertsona bakoitzaren egoera eta arreta desberdinak direnez, elkarteak arreta zuzena eta pertsonalizatua eskaini nahi dio paziente bakoitzari. Ordutegiak Contraelcancer.es webgunean kontsulta daitezke.
Plazak mugatuak dira. Izena eman nahi dutenek 943 45 77 22 telefono zenbakira deitu behar dute edo gipuzkoa@contraelcancer.es helbidera mezu bat bidali.