Bi urteko etenaldiaren ondoren, aurtengo Santa Anastasia jaiak oso bereziak izango dira urretxuar guztientzat. Bereziki, Aspace elkarteko lagunentzat: beraiek izango dute pregoia irakurtzeko ohorea.
Santa Anastasia jaiak bihar hasiko dira. Larunbatean Reincidentes taldeak joko du eta igandean Huntzak. Kantu afarikoek Andoni Ollokiegi gonbidatu dute.
ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako kateak bigarren itzuliari heldu dio Nerea Gabirondok ere, Santa Anastasia gaiei jarritako bertsoekin.