Hasi dira pandemiaren ondorengo Santa Anastasia jaiak! Bi urteko etenaren ondoren, urretxuarrek festak ospatzeko gogo bizia dute eta kaleak jendez bete dira. Aurtengoak festa bereziak dira eta pregoilariak ere oso bereziak izan dira: Aspacekoek irakurri dute pregoia. 50 urte daramatzate garun paralisia dutenen alde lanean (Urretxun 44) eta ondo merezitako errekonozimendua jaso dute. Pregoi hunkigarria irakurri dute. Urretxuarrei eskerrak eman dizkiete eta denon artean festa inklusiboagoak egiteko nahia azaldu dute.