Larunbatean Antioko 39. Musikaldiko laugarren kontzertua izango da. Steven Lin pianistak joko du. Debussy, Chopin, Mozart, Beethoven eta Liszt konposatzaileen obrak joko ditu. Emanaldia 19:30ean izango da. Autobus zerbitzua egongo da, doan. 19:00etan irtengo da, Elizkaletik.
Pianista honek Tel Aviveko Arthur Rubinstein lehiaketa irabazi zuen. Bere belaunaldiko artista esanguratsuenen artean dago. 12 urterekin New Yorkeko filarmonikarekin jo zuen eta duela gutxi Carnegie Hall areto ospetsuan jo zuen. New York Times egunkariak bere lana goraipatu zuen. Horretaz gain, mundu osoko orkestrekin jo du. Datorren astean master class bat egingo du Secundino Esnaola musika eskolan.