Datorren astelehenetik ostiralera, nahi duen orok Zumarragako Ispilla kiroldegiko ikastaroak doan probatzeko aukera izango du. Horretarako, kiroldegiko harreran aldez aurretik izena eman beharko da. Horra hor ikastaroetako batzuk: jumpfit, strong zumba, hipopresiboak, body balance, indoor txirrindularitza, pilates, crossfit-entrenamendu funtzionala, zumba, totalfit…
Aurten, gainera, ordu erdiko HIIT (intentsitate altuko entrenamenduak) eta indoor txirrindularitza saioak eskainiko dira eguerdietan, kontziliazioa erazteko. Asmoa etorkizunean ikastaro gehiagotan ordu erdiko saioak eskaintzea da.
Bestalde, haur eta nerabeentzako eskaintza zabaldu da. Zumba gazte, crossfit gazte eta ciclo gazte ikastaroak jarriko dira martxan, kirolik egiten ez duten gazteei jarduera fisikoa egiteko aukera emateko.