Realak Txapeldunen Ligako partida jokatu zuen atzo, lehenengoz bere historian. Realeko atezaina Elene Lete zumarragarra izan zen. Letek ere lehenengoz jokatu zuen Txapeldunen Liga. Realak partida ona egin zuen Bayern Munichen aurka. Alemaniarrak faboritoak ziren, baina Realak aurre egin zien. 0 eta 1 galdu zuten eta Alemanian emaitza hori iraultzen saiatu beharko dira. Letek partida bikaina jokatu zuen. Golean ezin izan zuen ezer egin, baina ondoren geldiketa bikain bat egin zuen eta hala taldea bizirik mantendu zuen.