Jon Plazaola aktore eta aurkezle urretxuarrak Euskal Zinema Gala aurkeztu zuen atzo Zinemaldian, Aitziber Garmendia zaldibiarrarekin batera. Ekitaldi horretan aurtengo Zinemira Saria eta Euskal Gidoilarien Elkartearen Saria banatu zituzten. Izaro musikariak ere parte hartu zuen.
Zinemira saria sektoreko teknikariei eman zitzaien. Saria iaz hil zen Txema Areizaga elektrikari buruaren emazteak, Eba Arrillagak, eta alabak, Maitane Areizagak, jaso zuten. Euskal Gidoilarien Elkartearen Saria, berriz, Suro pelikulako gidoia idatzi duten Mikel Gurreak eta Francisco Kosterlitzek jaso zuten.