Urola Kirol Elkartearen 50. urteurreneko ekitaldiekin amaitzeko, taldearen historia jasotzen duten dokumentala eta liburua aurkeztuko dituzte larunbatean. Ekitaldia Zumarragako Zelai Arizti Aretoan izango da, 11:30ean. Urteurren batzordeko kideek bi lanen inguruko azalpenak emango dituzte eta,
ondoren, bertaratzen direnek dokumentala ikusteko aukera izango dute (ordu erdiko
iraupena du). Ekitaldi irekia izango da, joan nahi duen herritar ororentzat.
Egun horretan, bazkideek 2022-2023 denboraldiko txartela jaso ahal izango dute eta horrekin batera liburu bat emango zaie opari. Bazkideak ez direnentzat, 10 euroan egongo da salgai.