Zumarragako Udala Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria egiten ari da. Egun, aurrerapen dokumentua prestatzen ari da eta bertan hiri eredua definituko da. Herritarren iritzia jaso nahi du eta horretarako bi bilera antolatu ditu.
Bilera horiek irailaren 27an eta urriaren 6an izango dira, Zelai Arizti kultur etxeko beheko solairuko erakusketa aretoan, 18:00etatik 20:00etara.
Lehenengo bileran, mugikortasuna eta azpiegiturak, espazio publikoa, ekipamenduak eta paisaia eta landa eremuak aztertuko dituzte. Bigarrenean, etxebizitzaren gaia, jarduera ekonomikoa eta hirigintza garapena landuko dira.
Bilera horien aurretik beste batzuk egin dira, hainbat talderekin: ikastetxeekin, guraso elkarteekin eta adinekoekin.
Orain arte egindako lana ikusteko, sakatu hemen.