Zumarragako Udalak musika eskolaren pareko espaloia zabaldu behar du. Obra trenbide azpiko pasabidetik hasi da eta Julian tabernaraino helduko da. Helburua irisgarritasun araudia betetzea da. Horretarako, espaloiak bi metroko zabalera izango du. Aparkalekurik galdu ez dadin, Artiz 24ren parean espaloia etxearen aldera zabalduko da. Gainera, azpiegiturak eta farolak berrituko dira. Bestalde, Artiz 24ko eskailerak berritu egingo dira eta baranda berriak jarriko dira.
Julian tabernaren parean, berriz, espaloi berria egingo da. Errepidea baino altuago egongo da. Errepidearen beste aldeko espaloia ere berritu egingo da. Bi aldeetako espaloiek bi metroko zabalera izango dute. Bestalde, eremu osoan zuhaixkak eta lorak landatuko dira, ingurua atseginagoa egiteko. Errepidea ere berritu egingo da.