Atzo Urretxuko mendiko bizikleta ibilaldiaren 29. edizioa egin zuten, Goierri kirol elkartearen eskutik. 162 txirrindularik parte hartu zuten. Irteeran antolatzaileek Javier Garcia de Andoin zena omendu zuten. Bere alargunari lore sorta bat eta diploma bat oparitu zizkioten. Garcia de Andoin iazko apirilean hil zen. Garcia de Andoinek ia bizitza osoa eman zuen Goierrin lanean eta azken 23 urteetan elkarteko lehendakaria izan zen.