Amaia Iturrioz urretxuarrak Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo fasean abestuko du igande honetan. Saioa Gasteizko Europako Biltzar Jauregian izango da, 17:00etan. Iturriotzek lehenengo aldiz parte hartuko du Txapelketa Nagusian. Iturriotzekin batera, Haritz Mujika, Iban Urdangarin, Manex Agirre, Miren Artetxe eta Xabat Galletebeitiak abestuko dute.
Sarrerak erosteko, sakatu hemen.
Igandekoa Bertsolari Txapelketa Nagusiko final laurdenetako laugarren saioa izango da. Lehenengo biak joan zen asteburuan izan ziren, Getxon eta Arrasaten. Hirugarrena larunbatean izango da, Gotaine-Irabarnen (Zuberoa). Saio horretan Nerea Ibartzabalek parte hartuko du, Fina Salegi urretxuarraren alabak.
Saio horretarako sarrerak erosteko, sakatu hemen.
Maialen Akizu urretxuarrak, berriz, urriaren 9an abestuko du: Lizarrako Los Llanos kulturgunean, 17:00etan.
Saio horretarako sarrerak erosteko, sakatu hemen.