ButaK 21 zineklubak Elvis pelikula emango du ostiralean, 22:00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Elvis Presley artistaren bizitzari buruzko pelikula hau egiteko, Baz Luhrmann zuzendariak Presleyren eta Tom Parker managerraren arteko harremana hartu du ardatz bezala. Presleyren rola Austin Butler aktoreak bete du eta Parkerrena Tom Hanks beteranoak. Urteko pelikula arrakastatsuenen artean dago.