Festa bat antolatu du Urretxuko Labeaga aretoan
Harkaitz Barreros ile-apaintzaile urretxuarrak bere ile-apaindegiaren 25. urteurrena ospatuko du larunbatean. Festa 18:30ean izango da, Labeaga aretoan. Helburua bezeroei, senitartekoei eta lagunei eskerrak ematea da, 25 urte hauetan emandako babesagatik. Josu Maroto marrazkilariak, Yoseba Manteca DJak, Igor Barreros hip hop musikariak eta Javi Alonso argazkilariak parte hartuko dute. Barrerosek Iraia Oiartzabal kazetariaren galderak erantzungo ditu eta 25 urte hauetako argazkiak eta bideoak erakutsiko dituzte. Ekitaldiak ordu bete iraungo du.