![](https://www.otamotz.eus/site/files/2022/09/238930346_234471061973040_1228478692960387391_n.jpg)
Ostiralean Jon Jauregi Banaiz artista urnietarrak erakusketa irekiko du Juan de Lizarazu aretoan. Erakusketa urriaren 16ra arte egongo da zabalik: asteartetik igandera, 17:30etik 20:30era. Urriaren 7an Jauregi erakusketan egongo da. 19:00etatik aurrera bertaratzen direnek, berarekin hitz egiteko aukera izango dute.