Urretxuko Udalak garunaren gimnasia ikastaroa antolatu du. Garunaren gimnasia neuronen plastizitatean oinarritua dago eta bere helburua estimulazio kognitiboa da. Nagusien kasuan ariketa horiek oso garrantzitsuak dira dementziaren agerpenaren prebentziorako, garunak gazte eta aktibo mantentzen baitituzte.
Ikastaro hau osasuntsu adindu nahi dutenei zuzendua dago. Zortzi saio izango ditu. Astelehenetan izango dira, 16:30etik 18:e30era: urriaren 17 eta 24an, azaroaren 7, 14, 21 eta 28an eta abenduaren 12 eta 19an.
Doako jarduera honetan izena emateko interesa dutenek Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza dinamizatzailearekin harremanetan jarri behar dira (693 900 568 telefon zenbakia eta aniztasuna@urretxu.eus helbide elektronikoa).