Santa Anastasia jaiak amaitu ondoren, Lurra taldeak 2022-2023 ikasturterako izena emateko epea ireki du. Lau urtetik gorako guztiek eman dezakete izena. Baita txistua, atabala edo akordeoia jotzen duten musikariek ere. Lurrako kideek lizeo azpiko lokalean izango dituzte zain, ostiralean 17:30ean.