ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako kateak bigarren itzuliari heldu dio Isuok ere, 'Shangai, "gaur egun"' bertso sortarekin.
- Egilea: Isuo
- Gaia: Shangai “gaur egun”
- Doinua: Adiskidea Andoaindikan
Lurrikara bat izan zen atzo
Lukiren* mesanotxean
nere alaba jaio zen bertan
helikoptero hotsean
ez da arazo xamurra baina
esango dizut motzean
halakoxeak gertatzen dira
mamia irabiatzean*Jon Luki urretxuar politikaria
Otamotzeko irakurle fin
egin nahi dizut diosal
krimen askoren lekuko nauzu
ezpondako korrespontsal
gaur nere baitan baditut
zenbait aurre-sentipen kolosal
bertso hauetxei baietz ezarri
hiruzpalau lege mozalNere sinismen ororen aurka
mintzatu da nere sena
uste oker bat izan da nonbait
seme bakarra nintzena
arreba bat dut nigandik urrun
jaio eta hazi zena
Le Mansen bizi da eta Billie
Eilish du bere izena‘Happier than ever’ izena omen du
bere bigarren albunak
zorionari jarraiki dabiltz
Billieren kantu leunak
ta bere anai artaburua
idatziz bertso ilunak
orain zaila da jakitea zer
dakarren etorkizunakTifoi bat hilda azaldu da gaur
Gernikako Arbola plazan
halakorikan nola liteken
ez digu inortxok esan
ehundaka dira susmagarriak
poliziaren zerrendan
lupa guztiak ezarri dira
biztanle aberatsenenganEz dira jende txiroa izan
Urretxuko jeltzaleak
haien arropa dotore eta
haien baliabideak
baina benetan maite bazaitu
ze axola dio klaseak
sarritan ezin dira ulertu
amodioaren bideakTren bertikala astiro dator
aintzira baten barrena
maitasuna du bere hizkuntza
patua bere izena
pintxo bero ta hotzez beterik
dator purtzil alaena
ahal dugun bezain ondo hustea
izango dugu onenaAimar Uribesalgok Goienan*
aspaldi esana dauka
kukua desagertzear dago
ezin genezake uka
horren aurrean alferrikan da
jardutea erreguka
borrokan egin beharra dugu
kapitalismoaren aurka*https://goiena.eus/debagoiena/1655803904366-gutxiago-entzuten-da-kukua-aurten