Zumarragako Udalak San Kristobal eta Soraitz auzoak entitate singular izendatzea onartu du gaur arratsaldeko osoko bilkuran. Alderdi guztiek alde bozkatu dute. Orain arte Agiña bakarrik zen entitate singular.
Mikel Serrano alkateak San Kristobal eta Soraitz (Antio inguruko baserriak) entitate singular izendatzearen arrazoiak azaldu ditu. “Orain arte Agiña bakarrik zen entitate singular. Gainontzeko landa auzoguneak diseminatuak ziren. Entitate singular ez diren lana auzoguneek ezin dituzte Europar Batasunaren diru-laguntzak lortu. Agiñako pilotalekua diru-laguntza horiekin egin zen, entitate singular delako”.
San Kristobal eta Soraitz entitate singular izendatzearen arrazoiak bi dira: aipatutako diru-laguntzak lortzeko eta lehen sektoreari bultzada emateko.
San Kristobal entitate singularraren barne Leturia eta Aranburu sartuko dira eta Soraitz entitate singularraren barne Oiaun.