Andoni Aretxabaletak, Maria Isabel Aramendi eitzatarraren semeak, pilota utziko du. 29 urte besterik ez ditu oraindik, baina lesioek pilotan jokatzen jarraitzea eragotzi diote. Urriaren 22an jokatuko du azken partida, Bizkaia pilotalekuan.
Aretxabaletak Eitzako ermitako arkupean eman zituen lehen pilotakadak, haurra zenean igandero Zumarragako senitartekoak bisitatzera etortzen baitziren. Eitzan estimu handian dute eta, Markinan jaio zen arren, bere burua eitzatartzat ere badu.
Horra hor pilota utzi behar duela jakitera emateko zabaldu duen bideoa.