Harkaitz Barreros ile-apaintzaile urretxuarrak bere ile-apaindegiaren 25. urteurrena ospatu zuen atzo Labeaga aretoan. Helburua bezeroei, senitartekoei eta lagunei eskerrak ematea zen, 25 urte hauetan emandako babesagatik. Josu Maroto marrazkilariak, Yoseba Manteca DJak, Igor Barreros hip hop musikariak, Jon Maia bertsolariak eta Javi Alonso argazkilariak parte hartu zuen. Barrerosek Iraia Oiartzabal kazetariaren galderak erantzun zituen eta 25 urte hauetako argazkiak eta bideoak erakutsi zituzten.
Argazkiak: Javi Alonso.