Maialen Akizu urretxuarrak Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo fasean abestuko du igande honetan. Saioa Lizarrako Los Llanos kulturgunean izango da, 17:00etan. Ateak 16:00etan irekiko dira. Akizuk lehenengo aldiz parte hartuko du Txapelketa Nagusian. Akizurekin batera, Aitor Bizkarrak, Asier Azpirozek, Imanol Uriak, Iñigo Mantzizidorrek eta Unai Gaztelumendik abestuko dute. Gidari lanetan, berriz, Amaiur Lujanbio ibiliko da.
Sarrerak erosteko, sakatu hemen.
Akizurena lehenengo faseko azken saioa izango da. Lehen fase honetan Amaia Iturriotzek ere parte hartu du. Dagoeneko ez du finalerdietara sailkatzeko aukerarik. Nerea Ibartzabal, Fina Salegi urretxuarraren alaba, finalerdietara sailkatu da. Azaroaren 5ean abestuko du, Irunen. Nerea Elustondo legazpiarra ere finalerdietara sailkatu da, baina oraindik ez da zehaztu noiz eta non abestuko duen.