Realak Europa Ligako partida jokatu du gaur arratsaldean Sheriff Tiraspol taldearen aurka, Moldaviako Chisinau hiriburuan. Realeko oso zale gutxi joan dira (15 bakarrik), baina Musti Taldeak ia beti bezala ordezkaritza izan du: Iñaki Ruiz de Egilaz eta Antonia Mateos senar-emazteak han izan dira. Pozik bukatu dute: Realak 0 eta 2 irabazi du eta, gainera, Jokin Aperribai lehendakariak agindu bezala, jokalariek kamiseta bana oparitu diete. Zumarragarrak Asier Ilarramendi kapitainak oparitutako bi kamisetekin itzuliko dira etxera. Zalegu gutxi joan direnez, famili giroan egon dira: argazkietan ikus daitekeen bezala, jokalariekin, zuzendaritzeko kideekin eta Asier Aranguren ETBko kazetariarekin egoteko aukera izan dute.