Urriaren 19an Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna izango da. Urretxu eta Zumarragako Katxalin elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Herritarrak hilaren 17tik 23ra balkoiak, leihoak eta erakusleihoak arrosaz apaintzera gonbidatu ditu. Bestalde, hilaren 30ean Katxalin martxa egingo dute Donostian. Martxarako kamisetak Zumarragako Euskadi plaza 5eko egoitzan salgai jarriko dituzte: hilaren 17, 20, 24 eta 27an, 17:00etatik 19:00etara. Hilaren 22an Zelai Arizti parkean eta Areizaga-Kalebarren plazan salduko dituzte kamisetak. Bukatzeko, hilaren 23an ikerketaren aldeko azoka solidarioa egingo dute geltokiko plazan. Egun horretan ere kamisetak salduko dituzte.