Zumarragako Udalak Urola kaletik Klara Larrañaga parkera doan ibai ondoko zatia berrituko du. Orain ez bezala, espaloi batek Urola kalea eta udaletxe atzeko parkea lotuko ditu. Obra hiru fasetan egingo da eta aurrekontua 516.000 eurokoa da. Diru-laguntzak lortzea espero da. Azkeneko osoko bilkuran Ibaiondoko fasearen (Galeperra atzealdea) kontratazio espedientea onartu zen.