Udal Euskaltegian matrikula egiteko epea zabalik da. Aurrez aurreko eskolak eta autoikaskuntza eskaintzen dute, ordutegi zabalarekin eta diru laguntzekin. A1, A2, B1, B2 eta C1 agiriak lortzeko ikastaroak ere bai. Izena emateko edota informazio gehiago lortzeko, 943 72 33 10 eta 628 811 062 telefonoetara deitu daiteke edo euskaltegira bertara jo (Labeaga 40 A).