Urretxuko Udalak Santa Barbara eta Irimora bisita gidatua antolatu du, Ondarearen Europako Jardunaldiaren barne. Biharko bisitan parte hartzeko tokirik ez dago jada eta beste bat antolatu dute urriaren 22rako. 11:00etan izango da, Santa Barbarako aterpetxetik abiatuta. Bertako flora eta fauna, Nebera… bisitatuko dituzte.