Zumarragako Udalak udalerriko langabetuei bekak emango dizkie, unibertsitatez kanpoko prestakuntza jasotzeko aukera errazteko eta, horrela, lan-merkatuan sartzeko aukerak hobetzeko. 10.000 euro banatuko dira guztira (beharrezkoa bada, partida handituko da).
Lortu ahalko dituzten beken zenbatekoa eskatzaileak ordaindutako gastuaren % 80ra artekoa izango da, eta, nolanahi ere, gehienez 800 euro pertsona eta prestakuntza ekintza bakoitzeko. Laguntzak unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten 23 urtetik gorakoentzat izango dira. Diru-laguntza prestakuntza hori egiteko beharrezkoa den gastuaren zati bat estaltzeko izango da.
Eskabideak, ahal dela, Zumarragako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztuko dira (www.zumarraga.eus). Eskabidea elektronikoki aurkezteko baliabiderik edo gaitasunik ez badago, herritarren arretarako bulegoan aurkeztu ahal izango dira eskabideak, posta elektronikoz edo telefonoz (943 72 90 22) eskatutako hitzorduaren bidez. Bekak eskatzeko epea 2022ko azaroaren 15era arte egongo da zabalik.